LESIOA
Adu Aresi ebakuntza egingo diote ezker belaunean eta Albaceteren aurkako lehia galduko du
EITB
Eibarreko aurrelaria ebakuntza gelara eramango dute ostegun honetan, Donostian, ezker belaunean dituen molestiak tratatzeko.
Adu Ares. Irudia: SD Eibar
Eibarrek asteazken honetan jakinarazi duenez, artroskopia egingo diote Adu Aresi, ezker belaunean artikulazio libreko gorputz bat duelako. Gaitzak azken egunetan taldearekin entrenatzea eragotzi dio aurrelariari, eta larunbatean Ipuruan Albaceteren aurka jokatuko duen partidan ez da jokatzeko moduan izango.
Talde armaginak ez du zehaztu jokalari bizkaitarrak zenbat emango duen bajan, eta ebakuntzaren ondoren sendatze-prozesuari ekingo dio.