Itxi

Kapital handitzea

1,5 milioi euro lortu ditu dagoeneko Eibarrek

Erredakzioa

"Aurreneko fasea ez zen oso ona izan, baina bigarrena, ordea, bai. 1.724.000 eurorekin nahikoa izango litzateke", esan du presidenteak.

Alex Aranzabal, Eibarreko presidentea. Argazkia: EITB

Eibar kapital handitzearen azken fasean murgilduta dago. Talde armaginak % 85 bete du, eta dagoeneko 1,5 milioi euro lortu ditu. Epea bukatzeko 34 egun falta dira.

Alex Aranzabal presidenteak egoeraren berri eman du hedabideen aurrean: "Aurreneko fasea ez zen oso ona izan, baina bigarrena, ordea, bai. 1.724.000 eurorekin nahikoa izango litzateke. 250.000 euro inguru gelditzen zaizkigu eskatutako kopurua osotzeko".

"38 herrialdetatik jaso dugu akzioak erosteko eskaera, atzo Estoniatik egin zuten. Webgunearen bidez, 525.000 euro baino gehiago saldu dira. Guztira, 6.700 lagun baino gehiago daude", esan du. 40.000 euroko paketea izan da momentuz erosi den handiena.

Albisteak (3)