Kapital handitzea
Eibar, helburua lortzetik gertu
Erredakzioa
Talde armagina kapital handitzearen azken txanpan sartuta dabil. Bi aste ditu gelditzen zaizkion 42.000 euroak lortzeko.
Eibarrek asteazkenean egin zuen, Donostian, klubaren egoera ekonomikoaren berri emateko ekitaldia eta ostegun honetan Bilbon izan dira.
Alex Aranzabal presidenteak babes polita jaso du Itsas Museoan egin duen agerraldian. Ibon Areso Bilboko Alkatea han izan da, baita Idoia Mendia Alderdi Sozialistako bozeramailea ere.
Futbolarekin harremana duten hainbat lagunek ere ez dute hutsik egin: Luis Mari Elustondo Euskadiko Federazioko presidenteak, Fernando Garcia Macua Athleticeko agintari-ohiak, Javier Iruretak eta Iñaki Saezek, batzuk aipatze aldera.
Eibar kapital handitzearen azken txanpan sartuta dabil. Bi aste ditu gelditzen zaizkion 42.000 euroak lortzeko.