Denboraldi berriari begira
Eibarrek Borja Ekiza eta Daniel Nieto fitxatu ditu
Erredakzioa
Athleticeko atzelari nafarrak zurigorriekin zuen kontratua eten du eta bi urterako sinatuko du armaginekin. Nieto, berriz, Bartzelonaren bigarren taldean aritutako aurrelaria da.
Borja Ekizak eta Daniel Nietok Eibarren jokatuko dute datorren denboralditik aurrera.
ETBk jakin duenez, Ekizak Athleticekin zuen kontratua eten du eta bi urterako sinatuko du armaginekin. Nafarra zenbatuta, lau dira dagoeneko Gaizka Garitanok taldean dituen zentralak.
Daniel Nieto aurrelaria, berriz, Espanyolen bigarren taldean nabarmendu zen, eta azken urtea Bartzelonaren bigarren taldean eman ditu.
Bi jokalarien aurkezpen ofiziala ostiralerao iragarri dute.