Kargatzen...
Itxi

Gahniako jokalaria

Eibarrek Derek Boateng fitxatu du

Erredakzioa

Erdilari afrikarra Rayo Vallecanotik heldu da. Getafe, Fulham eta Ukrainiako Dnipron taldeetan jokatu du ere.

Derek Boateng. Artxibiko argazkia

Rayo Vallecanok Derek Boateng jokalaria taldean ez duela jarraituko eta Eibarrek fitxatu duela iragarri du.

Boatengek Getafen jokatu zuen (2009-2011), ondoren Ukrainiako Dnipron aritu zen eta gero ingalaterrako Fulhamen.

Gahniako erdilariak denboraldiaurrean egindako lanak ez du konbentzitu eta horregatik erabaki dute taldean ez jarraitzea.

Albisteak (3)