Itxi

Ostiralean, 21:00etan

Kanpoko lehenengo garaipenaren bila arituko da Eibar Elxen

Erredakzioa

Gaizka Garitanok lehenengo aldiz jokatuko dute Martinez Valeron Lehen Mailan, Ligako partida bat irabazita eta bi galduta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eibarrek Elxi egingo dio bisita, BBVA Ligako 4. jardunaldiko aurreneko neurketan, kanpoko lehenengo puntuen bila. Garaipena errepikatu nahi du Elxek, azken jardunaldiak Rayo Vallecanori irabazita.

Lau puntu ditu Elxek. Eibarrek, aldiz, lehenengo jardunaldiko partida irabazi zuen, Realaren kontra (1-0), baina hurrengo biak galdu, Atletico Madrilen (2-1) eta Deportivoren aurka (0-1).

Eibarrek irabazten badu, Elx gaindituko dute sailkapenean, eta sentsazio onak berrezkuratu. Alacantekoek puntu bat gehiago dute.

Hamabi aldiz jokatu dute batak bestearen aurka Martinez Valeron Adelante Ligan, eta hiru Errege Kopan. Elxek zazpi aldiz irabazi dio Eibarri; Eibarrek, bi, eta seitan berdinketan bukatu da partida.

Elxen jokatu dute sei armaginek: Angel Luis Rodríguez, Javi Lara, Raul Albentosa, Jaime Jimenez, Manu del Moral eta Manuel Castellano 'Lillo'. Elxeko atezainak, Manu Herrerak, Eibarren jokatu zuen, lagatuta.

Gaizka Garitanok ez ditu Didac Vila eta Manu del Moral prest izango. Del Moral Murtzian dago, orkatiletako arazoak tratatzen. Entrenatzaileak ez ditu Irazusta, Añibarro eta Lekic.

Fran Escribak Elxeko jokalari guztiak ditu prest, eta Vallecasen irabazi zuen talde bera atera dezake. Mario Pasalic ere taldean sar liteke, Adrian Gonzalezen ordez, Pedro Mosquerarekin zelai erdian bikotea osatzeko.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Elx: Tyton, Damián, Enzo Roco, Lomban, Edu Albacar, Adrian González, Mosquera, Victor Rodríguez, Rodrigues, Coro eta Jonathas.

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Abraham; Errasti, Dani García; Capa edo Dani García, Arruabarrena, Javi Lara; eta Angel.

Albisteak (2)

Bideoak (1)