45-50 eurotan
1.170 sarrera jaso ditu Eibarrek San Mameseko derbirako
Erredakzioa
Hala eta guztiz ere, Eibarreko klubak sarrera gehiago eskatu ditu. Derbiak ikusmin handia piztu du.
Eibarrek azaldu duen bezala, 1.170 sarrera jaso ditu larunbatean San Mamesen Atheticen kontra jokatuko duen derbirako. Horietatik 270 klubarentzat izango dira.
Partidak ikusmin handia piztu du eta, hori dela eta, Eibarrek sarrera gehiago eskatu dizkio Athletici.
Sarrerek 45 eta 50 euro arteko salneurria dute.