Itxi

Larunbatean, 20:00etan

Armaginek errespetua diote Bartzelonari, baina beldurrik ez

ERREDAKZIOA

Eibar egutegian gorriz biribildutako dataren bezperan da. Armaginak Camp Noun arituko dira larunbatean, eta irmo esan dute Bartzelonara arratsalde-pasa ez direla joango, borrokatzera baizik.  

Your browser doesn’t support HTML5 video

Xabier Iruretagoienak lan eskerga izango du Messi, Neymar eta gainerako kuleen saiakerak gelditzeko. Eibarko atezainaren hitzetan: "Gure asmoa beti partida irabaztera joatea da, baina kontua da ez garela Bartzelonara helduko eta partida guk eramaten saiatuko garela, ez da hori ere".

Eskarmentu handiko jokalaria dugu Irureta ondarrutarra, zeinak 2009tik darama Eibar futbol taldean. Larunbateko partidaren inguruan gogoeta eginez, Bartzelona defentsan ederto ari dela eta kontraerasora jokatzea asko gustatzen zaiola azpimarratu du.

"Beraz, ez ditugu baloiak erraz galdu behar, ez badugu asko sufritu nahi", azaldu du atezainak. Oro har, euren helburua gauzak ahalik eta ondoen egitea da eta "zerbait ekarriko bagenu, handia izango litzateke guretzat", gaineratu du Iruretak.

 

 

 

Bideoak (1)