Larunbatean, 20:00etan
Eibarrek ezustekoa eman nahi du Camp Noun
Erredakzioa
Gaizka Garitano gipuzkoarren teknikariak bi baja ditu partida honetarako, Mikel Arruabarrena aurrelaria eta Manu del Moral erdilaria.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eibarrek Cam Noun jokatuko du larunbat honetan estreinakoz (20:00etan). Hitzordu zaila izango dute armaginek Bartzelonaren aurka, bi taldeen arteko ezberdintasunak nabariak dira eta. Barça munduko talde aberatsenetariko bat da (539 milioi euroko aurrekontua) eta talde armagina, ordea, BBVA Ligako xumeena (18 milioi eurokoa).
Hala ere, bikain ari da Eibar liga hasiera honetan, eta bederatzi puntu eskuratu ditu aurreneko zazpi jardunaldietan. Bi garaipen eta hiru berdinketa lortu ditu, eta bi porrot jaso. Barça, bestalde, sailkapen nagusiko lidergoan dago, 19 gol egin ditu eta atea hutsean utzi du neurketa guztietan.
Gaizka Garitano gipuzkoarren teknikariak bi baja ditu partida honetarako, Mikel Arruabarrena aurrelaria eta Manu del Moral erdilaria.
Ustezko hamaikakoak:
Bartzelona: Bravo; Alves, Pique, Mathieu, Alba; Busquets, Xavi, Iniesta edo Rakitic; Pedro, Messi eta Neymar.
Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Abraham edo Lillo; Dani Garcia, Errasti; Capa, Javi Lara, Saul Berjon; eta Piovaccari.
Epailea: Jose Antonio Teixeira Vitienes
Ordua: 20.00.