Itxi

Larunbatean, 22:00etan

Ekiza: 'Garitanoren lana oso ordenatua ikusten dut, taldea bezalaxe'

ERREDAKZIOA

Eibarrek Granada hartuko du larunbat gauean, eta Borja Ekizak hamaikakoan egon nahi du berriro, Camp Noun legez. Gainera, Athleticen aukera eman zion Caparros entrenatzailearekin egingo du topo.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lehen mailarako armaginen ekarpen berrietako bat da nafarra, eta taldean pixkanaka-pixkanaka sartzen ari da. Ondo daki Ekizak Garitanoren arbelean garesti dagoela postua. “Inork ere ez zuen esan hona etortzea aski zela titular izateko”, adierazi du Eibarko jokalariak EiTBri eskainitako elkarrizketan.

Taldeak abiadura behar izan duenean bera izan da postuan, Vila-realen eta Bartzelonaren aurka, esaterako. Horren hitzetan, “gustuko dut Garitanoren lana, oso ordenatua ikusten dut, taldea ere halaxe dago”. Taldearen izaera kontraerasorako beti prest egotea dela azaldu du nafarrak. Gainera, larunbatean Joaquin Caparrosen taldearen aurka lehiatuko dira, eta Ekizak berarekin egin zuen lehen mailan debuta.

Bideoak (1)