Granadaren aurka
Eibarrek garaipena du helburu Ipuruan
Erredakzioa
Talde gipuzkoarrak lau jardunaldi daramatza garaipena eskuratu gabe. Mikel Arruabarrena eta Manul del Moral partida jokatzeko prest daude.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eibarrek Granada hartuko du larunbat honetan Ipuruan (22:00) eta armaginek garaipena lortu nahi dute etxean, BBVA ligako 9. jardunaldiko neurketan.
Talde gipuzkoarrak lau jardunaldi daramatza garaipena eskuratu gabe, eta Joaquin Caparrosen taldeak lau porrot jaso ditu jarraian. Beraz, garrantzi handiko norgehiagoka izango da bi taldeentzat.
Eibarrek garaipen bakarra lortu du Ipuruan, lehen jardunaldian Realaren aurka (1-0). Etxetik kanpo Elx gainditu zuen. Ondoren hiru berdinketa erdietsi ditu, Vila-realen aurka (1-1), San Mamesen (0-0), eta Levanteren aurka (3-3). Camp Noun, ordea, porrota jaso zuen (3-0).
Jon Errasti lesionatuta dago eta bere ordez Boatengek joka dezake. Mikel Arruabarrena eta Manul del Moral, ordea, partida jokatzeko prest daude.
Ustezko hamaikakoak:
Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Abraham edo Lillo; Dani García, Boateng; Capa, Javi Lara edo Arruabarrena, Saul Berjon; Piovaccari.
Granada: Roberto; Nyom, Babin, Murillo, Foulquier; Piti, Iturra, Fran Rico, Sissoko; Jhon Cordoba, Success.
Epaila: Antonio Miguel Mateu Lahoz
Futbol-zelaia: Ipurua
Ordua: 22.00