0-4 Real Madrilen aurka
Gol-zaparradarik handiena, Garitanoren Eibarrentzat
Erredakzioa
Denboraldi honetan, 3-0 galdu zuen Eibarrek Bartzelonaren aurka, Camp Noun, eta Levanterekin hiruna egin zuen Ipuruan.
Eibarrek porrot mingarria jaso zuen larunbatean Real Madrilen aurka (0-4). Garitano gipuzkoarren teknikaria denetik, taldeak jasotako gol-zaparradarik handiena da.
Garitanok 107 partida ofizial zuzendu ditu armaginen aulkian (Bigarren B Mailan, Bigarren Mailan eta Lehen Mailan). Manuel Pellegriniren Malagak bakarrik lortu zuen, Errege Kopapo partidan, Eibarri lau gol egitea. 2013. urteko urtarrilean izan zen, Rosaledan, Athletic kanporatu ondoren.
Denboraldi honetan, 3-0 galdu zuen Eibarrek Bartzelonaren aurka, Camp Noun, eta Levanterekin hiruna egin zuen Ipuruan.