Final-hamaseirenak
Eibarri maldan gora jarri zaio Kopa (3-0)
Erredakzioa
Gaizka Garitanoren taldeak porrota jaso du Getaferen aurka, final-hamaseirenetako joaneko partidan, eta oso zail izango du hurrengo kanporaketarako txartela eskuratzea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eibarrek porrot mingarria jaso du Getaferen aurka (3-0), Kopako final-hamaseirenetako joaneko norgehiagokan.
Joko eskasekoa izan da Coliseum Alfonso Perezen jokatutako lehen zatia. Baloiaren-jabetza etxekoena izan da, baina armaginek ez dute estualdi handirik jasan.
Fredyk izan du, atsedenaldira heltzeko bost minuturen faltan, markagailua estreinatzeko abagunerik argiena, baina, bakarrik Irazustaren aurrean, kanpora bidali du.
Bi taldeen jokoak hobera egin du bigarren zatian, eta Getafek zein Eibarrek gola egiteko arriskuko jokaldiak sortu dituzte. Cosmin Contraren taldeak 63. ean hartu du aurrea markagailuan, Sarabiak egindako golari esker. Pasea Pedro Leonena izan da.
Getafek partida erabakita utzi du, bost minututan, beste bi gol sartuta. 2-0ekoa Alvaro Vazquezena izan da (70.ean) eta hirugarrena Sarabiak sartu du. 84.ean Eibarren gola egiteko zorian izan da Lekic, eta lau minutu geroago beste gol-aukera izan du serbiarrak, baina Codina atezainaren erantzuna ona izan da.
Itzuliko neurketa Ipuruan jokatuko da hilaren 17an, asteazkenean, 20:00etatik aurrera.
Fitxa teknikoa:
3.- Getafe: Codina; Valera, Vigaray, Alexis, Escudero; Juan Rodriguez, Míchel; Lafita (Emi, 78'), Sarabia, Hinestroza (Pedro Leon, 58'); eta Baba (Alvaro Vazquez, 58').
0.- Eibar: Irazusta; Capa, Ekiza, Añibarro, Lillo; Dani Nieto (Angel, 75'), Boateng (Dani Garcia, 66'), Errasti; Javi Lara; Piovaccari (Boveda, 71') eta Lekic
Golak:
1-0, 62': Sarabia;
2-0, 70': Alvaro Vazquez:
3-0, 74': Sarabia.
, 74': Sarabia.