17:00etan
Eibar eta Almeria, aurrez aurre Lehen Mailan geratzeko borrokan
Erredakzioa
Armaginek Ligako debuta baino ez dute irabazi etxean, eta orain bolada txarrean sartutako aurkari zuzenaren aurka arituko da. Azken zazpi partidetan bi berdinketa lortu ditu Almeriak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eibar eta Almeria aurrez aurre arituko dira Ipuruan, gaur 17:00etan, Lehen Mailan geratzeko borroka zuzenean. Armaginek ondo hasi dute BBVA Ligako historia, lehen 13 partidatan 16 puntu lortuta, Almeriak baino 6 gehiago.
Gaizka Garitanok, Getaferen aurkako Kopako partidan ohikoak ez diren jokalariak erabili ondoren (3-0), Ligako titularrak jarriko ditu berriro.
Ipuruan partida bakarra irabazi du Eibarrek, Realaren aurkako debuta, hain zuzen. 6 puntu lortu ditu etxean. Kanpoan, adiz, hiru neurketa irabazi ditu, 10 puntu lortuta.
Jaime Jimenez atezaina eta Didac Vila hegalekoa lesionatuta daude. Abraham Minero entrenatu da, eta taldean sartu liteke.
Almeria, bere aldetik, irabazi gabe geratu da azken Ligako jardunaldietan. Kopa hobeto hasi dute, Betisi irabazita (3-4). Ligan erakutsitako irudia ere ez da txarra izan, emaitzak onak izan ez diren arren.
Francisco Rodriguezek Fran Velez izango du prest atzeko lerrorako. Verza zigortuta dago, eta Dubarbier ere kanpoan geratuko da.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Lillo; Dani Garcia, Boateng edo Errasti; Capa, Arruabarrena, Saul Berjon; eta Manu del Moral.
Almería: Ruben; Ximo Navarro, Trujillo, Fran Velez, Mané; Ramon Azeez, Corona, Thomas; Jonathan Zongo, Soriano eta Thievy.