Itxi

Igandean, 17:00etan

Sevillaren gotorlekuan jokatuko du Eibarrek

Erredakzioa

Unay Emeryren taldeak, armaginek baino hamar puntu gehiagorekin, 19 partida eman ditu Sanchez Pizjuanen galdu gabe. Manu Moral ezin izango du jokatu, kontratuagatik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Etxean 19 partida galdu gabe eman dituen Sevillari egingo dio bisita Eibarrek. Unai Emeryren taldea Txapeldunen Ligako postuetan dago, eta Europa Ligako final-hamaseirenetara sailkatu berri da.

Arimaginek Sevillakoen nekea izan dezakete euren alde, Rijearen aurka ostegunean egindako ahaleginaren ostean. Jokalari batzuk arazo fisikoekin daude oraindik, eta Sevillako entrenatzaileak azken momentura arte itxarongo du, mindutako batzuk berreskuratzeko nahian.

Daniel Carriço baja izango da, zigortuta dagoelako. Alejandro Arribas izango da erdiko atzelari portugaldarren ordezkoa. Zalantzatan daude Coke eta Gregory Krychowiak, lesionatuta. Vicente Iborra eta Benoit Tremoulinas osatze bidean daude.

Lehen Mailako debutako bolada ona mantendu nahi du Eibarrek, Almeriari Ipuruan bost gol sartuta (5-2) eta Vigon irabazita (0-1). Horretarako, irabazteko "gosea" mantentzea eskatzen du Gaizka Garitanok, eta zelaian intentsitate osoa jartzea.

Manu del Moral, Sevillak lagatua, ezin izango du entrenatzialeak erabili, kontratuko klausula batengatik. Baja garrantzitsua izango da Garitanorentzat. Gainera, Saul Berjon, Didac Vila eta Jaime Jimenez atezaina lesionatuta daude. Derek Boateng zalantza da.

Ehunka eibartar baino gehiago Sevillan egongo dira taldea babesten.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Sevilla: Beto; Diogo Figueiras, Nico Pareja, Arribas, Fernando Navarro; Mbia, Ever Banega; Aleix Vidal, Denis Suarez, Vitolo; eta Bacca.

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Lillo; Dani Garcia, Errasti; Capa, Arruabarrena, Javi Lara; eta Piovaccari.

Albisteak (2)

Bideoak (1)