Itxi

0-0

Berdinketa baliotsua lortu du Eibarrek Sevillan

Erredakzioa

Armaginek hutsean mantendu dute markagailua, lehenengo zati onari eta sufritutako bigarren erdiari esker, txapelketako indartsuenetarikoen aurka. Urrezko puntua eskuratu dute.

Sevilla 0 - Eibar 0 / EFE.

Eibarrek merezitako berdinketa lortu du Sanchez Pizjuanen, Txapeldunen Ligako postuetan dagoen Sevilla baten kontra. Beti saiatu dira Sevillakoak, baina ez dute asmatu atearen aurrean. Armaginak eroso dabiltza sailkapeneko erdialdeko postuetan.

Azkar zelairatu da Sevilla, aurkaria gailentzeko asmo garbiarekin, baina Eibarrek zenbaki hobeak ditu Ipurutik kanpo etxean baino, eta zergatia erakutsi du Sanchez Pizjuanen. Hasieratik, Eibarren kontraerasoak izan dituzte aurkari Sevillakoek, batez ere, Arruabarrena eta Piovaccariren saiakeretan.

Kosta zaie etxekoei hutsuneak aurkitzea, eta atera heldu direnean Xabi Iruretagoiena on bat aurkitu dute. Sevillaren abagune argiak gelditu ditu Eibarko atezainak. Gainera, Betoren abilezia frogatzeko tartea ere izan dute armaginek. Adibidez, Boatengen erremate gogor batean.

Bigarren zatia berdintsu hasi da, baina denbora igaro ahala, presioa handiagotu du Sevillak. Epaileak Stephane Mbiaren gol bat baliogabetu du, jokoz kanpo zegoelako. Azkenean, Eibarrek emaitza eutsi du, eta beste urrezko puntu bat eskuratu du.

FITXA TEKNIKOA

Sevilla: Beto; Aleix Vidal, Nico Pareja, Arribas, Diogo Figueiras; Krychowiak, Mbia; Reyes, Ever Banega (Bacca, 57. min), Vitolo (Deulofeu, 78. min); eta Gameiro (Denis Suarez, 70. min).

Eibar: Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raúl Navas, Lillo; Dani Garcia, Abraham (Javi Lara, 78. min); Capa, Boateng (Errasti, 63. min), Arruabarrena (Lekic, 82. min); eta Piovaccari.

eta Piovaccari.

Albisteak (3)