Itxi

Garaipena

Eibarrek urrezko hiru puntu lortu ditu Espanyolen aurka (1-2)

Erredakzioa

Armaginak 0-2 aurreratu dira lehen zatian, Del Moralen eta Bovedaren golekin. Etxekoena Caicedok egin du, amaierarako hamar minuturen faltan.

Jokalari armaginak, gola ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek landutako eta merezitako garaipena eskuratu du Espanyolen etxean (1-2), BBVA Ligako 17. jardunaldiko neurketan.

Armaginek garaipena bideratuta utzi dute lehen zatian, bi gol sartuta. Baloiaren-jabetza etxeko taldearena izan da, baina gol-aukera argienak Garitanoren taldeak sortu ditu. Eibarrek kontraerasoan gainditu du Espanyol.

Manu del Moralek markagailua estreinatu du 34. minutuan, Saul Berjonen erdiraketa modu bikainean errematatuta. Hiru minutu geroago, Eneko Bovedak 0-2koa egin du. Korner jaurtiketa batean, buruarekin zulatu du sarea. Piovaccari baloia ukitzen saiatu da, baina ez da beharrezkoa izan.

52.ean Espanyoleko atezaina ezustean hartzeko zorian izan da Berjon, baina baloia altuegi joan zaio. 53.ean baliorik gabe utzi du epaileak Piovaccariren gola, jokoz kanpo zegoelako.

Hortik gutxira, Arbillaren jaurtiketa arriskutsua aldaratu du Iruretak. 66.ean markagailuan hurbiltzeko abagune ona izan da Victor Sanchezek. Caicedok langara bidali du baloia 74.ean, eta 76.ean gutxigatik ez du Piovaccarik 0-3koa egin.

Amaierarako hamar minuturen faltan, Espanyolen gola sartu du Caicedok berak (1-2) eta horrek partidan sartu du etxeko taldea. Iruretak kale egin du. Baina 90.ean erabakigarria izan da atezaina, Sergio Garciaren erremateari erantzun paregabea emanda. Azken minutuetan sufritu egin du Gaizka Garitanoren taldeak. Azkenean abantailari eutsi dio.

Fitxa teknikoa:

1 - Espanyol: Kiko Casilla; Arbilla, Alvaro, Colotto, Fuentes; Javi Lopez (Jairo, 46'), Victor Sanchez, Cañas, Montañes (Mattioni, 83'); Sergio Garcia eta Caicedo.

2 - Eibar: Irureta; Boveda, Navas, Ekiza, Lillo; Dani Garcia, Errasti; Capa, Manu del Moral (Lekic, 87'), Saul Berjon (Abraham, 72') eta Piovaccari (Angel, 84').

Golak:

0-1: Manu del Moral, 33'.

0-2: Bóveda, 38'.

1-2: Caicedo, 80'.

 

, 80'.

 

Albisteak (2)