Realaren aurka
Piovaccarik ez du Anoetako derbia jokatuko
Erredakzioa
Lehiaketa Batzordeak partida bateko zigorra ezarri dio Eibarreko jokalari italiarrari.
Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak partida bateko zigorra ezarri dio Eibarreko Piovaccari jokalariari. Batzordeak ez du talde armaginaren helegitea aintzat hartu.
Gauzak horrela, jokalari italiarrak ezin izango du larunbateko euskal derbia jokatu. Larunbatean indarrak neurtuko dituzte Realak eta Eibarrek, Anoetan (22:00etan).