Porrota Ipuruan
Atleticok eta lokatzak Eibar ito dute (1-3)
Leire Etxazarra | eitb-eus
Antoine Griezmannek eta Mario Mandzukicek (2) egindako golek garaipena emank diote Atletico Madrili. Armaginek ezer gutxi egin ahal izan dute. Eibarren gola Piovaccarik egin du, partida amaieran.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Denboraleak izoztuta utzi du Eibar taldea. Armaginak hotz atera dira lokaztutako berdegunera, eta ez dute inoiz partidak berehala egin die ihes eskuetatik. Atletico jaun eta jabe izan da, eta 25 minuturekin nahikoa izan dute neurketa erabakita uzteko.
Zelaia oso egoera txarrean izan da, erabat lokaztuta, eta partidaren hasieran norgehiagoka bertan behera geratzeko arriskua ere izan da.
Baldintzak kontuan hartuta, argi zegoen garaipena egoerara hobetoen egokitzen zenak eramango zuela. Eta talde hori Simeonerena izan da, argi eta garbi. Madrildarrek hiru gol egin dituzte Iruretaren ingurura iritsi diren lehen hiru erasoetan.
Griezmannek egin du lehen gola partidako 7. minutuan. Thiagok gogor eman dio baloiari, Raul Garciak area inguruan kontrola egin du eta Realeko jokalari ohiari pasa dio, jaurtiketa egin eta lehen gola markagailura igotzeko.
23.ean, Atleticko bigarrenez iritsi da gora eta Mandzukicek gola sartu du, bigarren zutoinean bakar-nakarrik errematea eginda. Erdiraketa Griezmannena izan da.
Minutu bat geroago Mandzukicek bere bigarrena egin du, koltxoneroen hirugarrena. Armaginen defentsak huts egin du alderatzean, baloiak Navasen bizkarrean jo du, Mandzukici iritsi zaio eta honek Eibarren atean sartu du. 0 eta 3 partidako 25. minutuan.
Bigarren zatian, Eibar erasora atera da, markagailuko aldea lehenbailehen murrizteko helburuarekin. Armaginek behin eta berriro bota dirtuzte baloiak, goitik, Atleticoren areara, zelaiak jokatzeko aukera gutxi ematen baitzituen.
Piovaccariren gola
Gipuzkoarrek aukera pare bat sortu dituzte Saul Berjonen eta Lekicen bidez, baina Moya madrildarren atezaina ondo aritu da bi jokaldietan. Iruretak zuhur aritu da Atleticoren laugarrena saihesteko, Mandzukicen burukadari erantzun egokia emanda.
Partida amaieran, Piovaccarik Eibarren gol bakarra egin du. Zortzigarren porrota da armaginentzat. Ostiralean Riazorren dute hitzordua, Deportivoren aurka.
Fitxa teknikoa:
1 - Eibar: Xabi Iruretagoiena; Lillo, Raúl Navas, Añibarro, Abraham; Errasti (Javi Lara, 46. min), Borja Fernández; Manu del Moral (Capa, 46. min), Arruabarrena (Lekic, 46. min), Saúl Berjón; eta Piovaccari.
3 - Atletico Madril: Moyá; Jesús Gámez, Giménez, Godin, Siqueira; Saúl, Tiago; Raúl García (Mario Suárez, 54. min), Koke (Cani, 78. min), Griezmann (Raúl Jiménez, 54. min); eta Mandzukic.
Golak: 0-1. 6. min. Griezmann; 0-2. 22. min. Mandzukic; 0-3. 24. min. Mandzukic; 1-3, 89. min: Piovaccari.
Piovaccari.