Itxi

Eboluzioaren zain

Manu del Moral hilabete baino gehiago egon daiteke jokatu barik

Erredakzioa

Andaluziarrak ezker masailezurra hautsi zuen Atleticoren aurkako norgehiagokan, eta astelehen honetan ebakuntza egin diote.

Manu del Moralen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Eibarko Manu del Morali ebakuntza egin diote gaur goizean. Atletico Madrilen aurka, kolpe latza jaso zuen aurpegian, Gimenez atzelariarekin baloi bat lortzeko lehian, eta berehala baieztatu zen ezker masailezurra hautsita zuela andaluziarrak, arku zigomatikoa zehazki.

Ondo bidean, 6-8 bat aste barru bueltatuko da berdegunetara. Eboluzioaren zain dago Eibarreko zerbitzu-medikoa.

 

 

Albisteak (2)