Kargatzen...
Itxi

Bolada kaskarra

Eibarrek bederatzi urte zeramatzan jarraian sei porrot jaso barik

Erredakzioa

Armaginek ez dute garaipenik lortu BBVA Ligako bigarren itzulian. Ostiral honetan Levanteri egingo diote bisita.

Imagen de archivo. Foto: EFE

Eibarrek ez du garaipenik lortu BBVA Ligako bigarren itzulian, eta jarraian sei porrot jaso ditu. 2005-2006 denboraldian izan zuten armaginek azkenekoz hain bolada kaskarra, Bigarren Mailan zirenean.

2015. urtean sei porrot jaso ditu Gaizka Garitanoren taldeak: Reala-Eibar (1-0), Eibar-Atletico Madril (1-2), Deportivo-Eibar (2-0), Eibar-Elx (0-1), Vila-real-Eibar (1-0), eta Eibar-Athletic Club (0-1).

2005-2006 denboraldian ere halako zorigaitza pairatu zuen Eibarrek, eta azkenean Bigarren B Mailara jaitsi zen. Urte horretan hiru entrenatzaile izan zituen talde gipuzkoarrak: Carlos Terrazas, Roberto Olave eta Javi Perez.

Albisteak (3)