Itxi

Ostiralean, 20:45ean

Levanteren aurka benetako Eibar ikusi nahi du Garitanok

Erredakzioa

Armaginek zazpi partida daramatzate jarraian garaipenik lortu gabe, eta beharrezkoa dute Levanteri irabaztea, aurkari zuzena baita lehen mailan jarraitzeko lehian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak benetako Eibar ikusi nahi du armaginek Levanteren aurka jokatuko duten partidan. Norgehiagoka ostiralean jokatuko da Ciutat de Valencia zelaian, eta hil ala bizikoa da eibartarrentzat.

Gipuzkoarrak bolada txarrenean dira Lehen Mailan ari direnetik, azken zapi jardunaldietan ez baitute garaipenik lortu.

"Garrantzitsuena, Levanteren aurka Eibar ikustea da. Gu geu izanda jokatu behar dugu. Batzuetan, eserlekutik partida ikusten ari naizenean ez dut nire taldea ezagutzen. Beste batzutan, aldiz, bai; beldurrik gabe, kastarekin, aurkaria estutuz eta adoreaz aritzen garenean. Talde on hori ikusten dudanean lasai nago, irabazi zein galdu", azaldu du entrenatzaile bizkaitarrak.

Eibarrek 27 puntu dauzka, Levantek baino bost gehiago. Levante jaitsiera postuetan da, eta, ondorioz, oso garrantzitsua da partida irabazi eta jaitsierako postuetatik gehiago urruntzea.

iago urruntzea.

Albisteak (3)

Bideoak (1)