Itxi

Ipuruan

Eibarrek galdu egin du Bartzelonaren aurka, itxura ona eman arren

Erredakzioa

Armaginek 0 eta 2 galdu dute, Messik sartutako bi golen ondorioz; lehenengoa, zalantzazko penalti batean. Zortzigarren partida jarraian galdu dute armaginek.

Neymar eta Messi, argentinarraren goletako bat ospatzen. Efe.

Eibarrek zortzigarren porrota jarraian hartu du Ligan, Ipuruan Bartzelonaren aurka 0 eta 2 galduta. Emaitza honek kalte egiten die gipuzkoarrei, mailari eusteko daukaten borrokan. Hala ere, galdu arren, zaleek txaloz agurtu dute Eibar, “Eibar lehen mailakoa da” oihuen artean.

Partida erritmo biziarekin hasi da, leporaino betetako Ipuruan, Bartzelonaren bisita historikoak erakarrita.

Luis Enriqueren taldeak partida kontrolpean izan du, baina ez du gol aukera askorik sortu.

30. minutuan norgehiagoka gotik behera aldatu duen jokaldia iritsi da. Messiren erremate batek Ekizaren eskuan jo du eta epaileak penaltia adierazi du, Argentinarrak berak jaurti du penaltia eta kataluniarrak aurretik jarri ditu markagailuan. Ordura arte, ezer gutxi egin du egungo liderrak.

Eibarrek ez du amore eman eta partida berdintzen saiatu da. Errastik eta Javi Larak izan dituzte aukera argienak.

Bigarren zatian, Eibar gogotsu atera da golaren bila, baina kolpea Bartzelonak eman du. Messi izan da berriro ere golegile, Rakiticen erdiraketa bat buruz errematatuta (55’).

Markagailua kontra izan arren, armaginek ez dute atzera egin, baina erasoan ez dira fin ibili. Azkenean, 0 eta 2, zortzigarren porrota jarraian.

Fitxa teknikoa

0 - Eibar: Jaime; Bóveda, Ekiza, Raúl Navas, Lillo, Dídac Vilà (Boateng, 76. min); Errasti (Capa, 58. min), Borja Fernández, Javi Lara; Manu del Moral (Piovaccari, 69. min) eta Saúl Berjón.

2 - Bartzelona: Bravo; Montoya, Piqué, Bartra, Adriano; Rafinha, Sergi Roberto, Rakitic (Xabi, 62. min); Messi, Luis Suárez, eta Neymar (Pedro, 69. min).

Golak: 0-1. 31. min: Messi, penaltiz. 0-2. 55. min: Messi.

55. min: Messi.

Albisteak (3)