Itxi

Valentzian

Valentzia aurkari handiegia izan da Eibarrentzat (3-1)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Nahi eta ezin aritu dira armaginak Mestallan, eta merezita galdu dute Valentziaren aurka. Otamendik, Parejok eta Alcacerrek egin dituzte etxekoen golak; Arruabarrenak, Eibarrena.

Piovaccari baloi batengatik borrokan. Argazkia: Efe.

Eibarrek merezitako porrota hartu du Mestallan, Valentziarekin 3 eta 1 galduta. Nunoren taldea aurkari handiegia izan da armaginentzat, goitik behera kontrolatu du partida, eta gipuzkoarrek oso arrisku gutxi sortu dute.

Lehen zatia etxekoen bakarrizketa izan da. Aurkariaren presioak Eibar ito du, baloi asko galdu dituzte, eta Valentziarren abiadurak min handia egin dio Gaizka Garitanoren taldeari. Iruretak zuhur ibili behar izan du neurketa osoan.

Paridako lehen gola Otamendik egin du 25. minutuan, Gayáren erdiraketa buruz errematatuta. Bakar-bakarrik egon da Valentziako jokalaria Eibarren area barruan.

Bigarren zatian, Nunoren taldeak intentsitatea jaitsi du, baina jokoaren kontrola galdu barik. 56. minutuan, Dani Parejok bigarren gola egin du, jaurtiketa indartsu baten bidez.

Partida, erabakita

71. minutuan partida erabaki dute valentziarrek, Alcacerrek partidako hirugarren gola egin baitu. Handik 15 minutura, Arruabarrenak armaginen gol bakarra egin du.

Azkenean, 3 eta 1 Valentzia nagusi. Galtzaile atera arren, armaginak jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen dute.

 

Fitxa teknikoa:

3.- Valentzia: Alves, Barragán, Otamendi, Mustafi, Gayá (Orban, 60. min); Fuego (Negredo, 78. min), Andre Gomes, Parejo; Feghouli, De Paul (Piatti, 67. min) eta Alcácer.

1.- Eibar: Irureta, Bóveda, Borja, Añibrro, Didac; Boateng, Dani García (Errasti, 78. min), Capa, Manu (Ángel, 68. min), Saúl Berjón eta Piovaccari (Arruabarrena, 46. min).

Golak: 1-0, 25. min: Otamendi. 2-0, 56. min: Parejo. 3-0, 71. min: Alcácer. 3-1, 85. min: Arruabarrena.

: Arruabarrena.

Albisteak (3)