Kargatzen...
Itxi

Larunbat honetan Ipuruan

Agortu dira Eibar-Kordoba partida erabakigarrirako sarrerak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zale armaginen erantzuna ezin hobea izaten ari da eta denek babestu nahi dute taldea ligako azken jardunaldian.

Gaizka Garitano, entrenatzaile armagina. Argazkia: EFE

Agortu dira larunbateko Eibar-Kordoba partida erabakigarrirako sarrerak. Astelehenean jarri zituzten salgai eta ordu gutxitan agortu ziren, klubak jakitera eman duenez.

Zale armaginen erantzuna ezin hobea izaten ari da eta denek babestu nahi dute taldea ligako azken jardunaldian. Gaizka Garitanoren taldeak salbazioa izango du jokoan.

Partidara joan ezin izango duten bazkideei karneta uzteko eskaera egin die klubak. Karneta klubari ere lagatzeko aukera dago, eta sarrera hori saltzekotan deskontua izango luke bazkideak 2016. urtekoa egiterakoan.

 

Albisteak (1)

Bideoak (2)