TAS
Almeria auziari buruzko erabakia, datorren astean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ez da albiste txarra Eibarrentzat. Almeriak mailari eusteko itxaropenari eutsi dio eta dena emango du Valentziaren aurka. Ondorioz, Granada-Atletico partida ere erabakigarria izango da.
TASek (Kirol Arbitrajearen-Epaimahaia) datorren astean jakinaraziko du FIFAk Almeriari ezarritako zigorrari buruzko erabakia.
Almeriak bere webgunean argitaratu duenaren arabera, Andaluziako taldeak eta FIFAk euren argudioak azaldu dituzte gaur Lausanan (Suitza) egindako bistan. Erabakia asteartetik aurrera emango duela adierazi du TASek.
Zer eragina dauka Eibarren egoeran?
Ez da albiste txarra talde armaginarentzat. Almeriak mailari eusteko itxaropenari eutsi dio eta dena emango du Valentziaren aurkako partidan. Ondorioz, Granada-Atletico partida ere erabakigarria izango da.