Fitxaketak
Asier Riesgo eta David Junca, Eibarrera
Erredakzioa
Atezainak talde armaginera itzuliko da denboraldi batez, eta kataluniarrak hirurengatik fitxatu du. Eibarrek biak aurkeztuko ditu asteazkenean, 13:30etan.
Eibarrek Asier Riesgo eta David Juncaren fitxaketak baieztatu ditu. Lehenengoa Osasunatik dator, eta bigarrena, Gironatik. Atezainak denboraldi batez sinatu du talde armaginarekin, eta arratsaldean Eibarrekin entrenatuko da.
Riesgok Realarekin egin zuen debuta, eta Eibarren aritu zen 2002 eta 2004 artean. Armaginek asteazkenean, 13:30etan, aurkeztuko dute atezain berria.
David Junca da Eibarreko beste jokalari berria, eta ordu berean aurkeztuko dute. Ezker hegalekoa libre zegoen, Gironatik, eta hiru denboraldiz fitxatu du Eibarrek.
tu du Eibarrek.