20:30ean
Eibarrek Granadan egingo du debuta, aurpegi berri askorekin
Agentziak | Erredakzioa
Eibarren bigarren abentura BBVA Ligan aurkari zuzen baten kontra hasiko da, 20:30ean, Granadan. Bi taldeek aurpegi berri asko dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eibarrek kapitulu berri bat irekiko du BBVA Ligan, bere historian bigarren aldiz, Granadaren aurka, gaur, 20:30ean, 2015-16 denboraldiko lehen jardunaldiko azken partidan. Bi taldeek aurpegi berri asko sartzeko erabili dute denboraldi-aurrea.
Aurreko denboraldian mailari Elxen jaitsierari esker eutsi ostean, Eibarrek ilusio handiz eta aurpegi berri askorekin ekingo dio denboraldiari. 13 jokalari fitxatu ditu, eta entrenatzailea ere aldatu du. Jose Luis Mendilibar ezagun zaharra izango du aulkian.
Lillo eta Borja Ekiza ez dira lehenengo hamaikakoan izango, bajan baitaude. Baliteke azken fitxaketa horietako batzuk zelai erdian eta aurrean aritzea gaurkoan; Adrian eta Verdi, kasu.
Taldea "denboraldia hasteko prest" dago, Mendilibarren ustez. "Entrenamendu onak egin ditugu azken astean, eta partida prestatzeko denbora nahikoa izan dugu", esan du.
Granadan, Jose Ramon Sandoval dago berriz aulkian. Denboraldi honetan, 11 jokalari berri izango ditu, baina Andres Fernandez atezaina eta Salva Ruiz hegalekoa bakarrik izango dira gaurkoan hasierako hamaikakoan. Ruben Perez eta Rober Ibañez neguan fitxatu zituzten.
Sandovalek ez ditu Fran Rico (lesionatuta) eta David Lomban (zigortuta) prest izango. Yrondu Musavo-King, Nico Lopez eta Thievy Bingouna ere lehen deialditik kanpo geratu dira.
HASIERAKO HAMAIKAKOAK
Granada: Andres Fernandez; Foulquier, Babin, Mainz, Salva Ruiz; Rubén Perez, Javi Márquez; Rober, Piti, Rochina; eta El Arabi.
Eibar: Iruretagoiena; Dos Santos, Ramis, Junca, Luna; Capa, Dani Garcia, Adrian; Keko, Berjon; eta Enrich.