Itxi

Hasiera oso ona

Escalanteren estreinaldi bikaina, Eibarren lehen postuaren gakoetakoa

Erredakzioa

Erdilari argentinarra titular atera da lehen bi jardunaldietan, eta Granadako garaipenean gol bat sartu zuen. Oso gustura dago talde armaginean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eibar BBVA Ligako lehen postuan dago, orain arteko bi partidetan garaipen bikainak erdietsi ostean (Granadan 1-3 irabazi zuen, eta Athleticen aurkako derbian 2-0 gailendu zitzaion talde zuri-gorriari Ipuruan). Hainbat arrazoik azal litzakete armaginen hasiera aparta: besteak beste, zenbait jokalari arrakasta izateko gogoekin heldu dira, entrenatzaileen lana oso ona da, eta aldagelako giroa, beti bezala, azpimarragarria da.

Gonzalo Escalante erdilari argentinarra Eibarreko beste gakoetakoa da, lehiaketako hasiera honetan. Escalante (bost zenbakia du elastikoan) uda honetan heldu da taldera Cataniatik, utzita; izan ere, talde italiarrak jokalaria lagatzea erabaki zuen, iaz 20 aldiz zelairatu eta gero, Italiako Bigarren Mailan. Escalantek gol bat sartu zuen 2014-15 denboraldian, eta Eibarrekin marka hori berdinduta du dagoeneko; izan ere, gola egin zuen Los Carmenesen, Granadaren aurka, Ligako lehen jardunaldian.

Boca Juniorseko beheko taldeetan hazi zen Escalante, eta 1,82ko erdilaria da. Zelai-erdian jokatzeko gaitasuna du, eta baita eskuinaldean; oso trebea da baloiarekin. Oraingoz, Eibarren gozatzen ari da: taldea oso ondo dabil, zelaian zein zelaitik kanpo, eta Jose Luis Mendilibarrek jokalarien babes osoa du, berehalakoan bereganatu du. Argentinarra baikor dago; Eibarren hurrengo arerioa Malaga izango da, Rosaledan, irailaren 13an (igandea da) 20:30ean.

Albisteak (5)

Bideoak (1)