Itxi

Berdinketa Malagan

Beste puntu bat Eibarrentzat (0-0)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Armaginek eta Malagak hutsean amaitu dute La Rosaledan jokatutako partida. Neurketa orekatua izan da, gol-aukera argi gutxikoa. Gipuzkoarrek sailkapeneko goiko partean jarraitzen dute.

Ramis (Eibar) eta Amrabat (Malaga). Argazkia: Efe.

Eibarrek puntuak pilatzen jarraitzen du BBVA Ligako lehen jardunaldietan. Lehen bi partidak irabazi ostean, Jose Luis Mendilibarren taldeak berdinketa lortu du La Rosaledan, Malagaren aurka.

Partida orekatua jokatu dute bi taldeek, eta Eibarrek irudi ona eman du, berriro ere:  ordena da nagusi armaginen sisteman, eta atzeko aldean sendo ari dira, estutasun handirik pasatu gabe.

Lehen zatian, intentsitatea eta erritmoa izan dira nagusi berdegunean. Lehen minutuetan Malaga hobeto aritu da, baina apurka-apurka gipuzkoarrek neurria hartu diote norgehiagokari. Aukerarik onena Adrian Gonzalezek izan du 34. minutuan, txilenaz egindako erremate baten bidez. Baina baloia kanpora atera da, oso gutxigatik.

Malagaren aukerarik onena, berriz, atsedenaldiaren atarian izan da, baina, zorionez, Charlesek egindako erremateari erantzun bikaina eman dio Riesgo atezainak.

Bigarren zatian, bi taldeen arteko oreka ez da hautsi, Malaga pixka bat hobeto aritu den arren. Borja Bastonek izan du armaginen aukerarik argiena, baina errematea kanpora joan zaio, zutoinaren hondo-hondotik. 89. minutuan, andaluziarrak gola sartzear izan dira, baina baloia kanpora joan da azkenean.

Azkenean, 0 eta 0 La Rosaledan. Bidezko emaitza, zelaian ikusitakoaren arabera.

Fitxa teknikoa:

0.- Malaga: Kameni; Rosales, Angeleri, Albentosa, Boka; Horta (Duda, 54. min), Tissone, Recio, Juan Carlos (Cop, 67. min); Amrabat (Tighadouini, 82. min) eta Charles.

0.- Eibar: Riesgo; Capa, Ramis, Dos Santos, Luna; Keko, Dani García, Escalante (Silvestre, 65. min), Adrián; Saúl Berjón (Juncá, 65. min) eta Enrich (Borja, 80. min).

 


t='utf-8'>

Albisteak (3)