Levante-Eibar
Mendilibarren talde ohiaren aurka arituko da Eibar
Agentziak | Erredakzioa
Armaginen entrenatzailea Levanten aritu zen aurreko denboraldian, Levanteko oraingo tekniko Lucas Alcarazek ordezkatu zuen arte.
Eibarrek Levanteko zelaian jokatuko du, asteazkenean 20:00etan. Jose Luis Mendilibar aurreko denboraldiko etxera itzuliko da. Aurten ez du oraindik garaipenik lortu Levantek.
Armaginek 7 puntu lortu dituzte lehen hiru jardunaldietan, eta lehen garaipena jasan zuen azkenean, Atletico Madrilen aurka (0-2). Aurkari zuzena da Levante, Lehen Mailan mantentzeko borrokan.
Antonio Lunak eta Ivan Ramos Levanteko jokalari ohiak arazo fisikoak dituzte eta ez daude prest egongo. Borja Ekiza, ordea, deialdian sartu du Mendilibarrek.
Levantek, bi punturekin solik, lehen garaipena lortzeko beharra du. Gainera, bere aurreko entrenatzailea izango du aurkari. Urrian bota zuten, oraingo Lucas Alcaraz jartzeko.
David Navarro, lesionatuta, eta Simao Mate, zigortuta, Levanteren aurka jokatzeko bajak dira. Moralesek, Jose Marik eta Deyversonek ez zuten Bartzelonaren aurka jokatu, eta Eibarren aurka itzultzeko aukera dago.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Levante: Ruben; Morales, Trujillo, Feddal, Juanfran, Toño o Ivan Lopez, Jose Mari, Verza, Camarasa edo Lerma, Deyverson eta Ghilas.
Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, David Junca; Escalante, Dani Garcia; Keko Gontán, Adrian, Saul Berjon; eta Sergi Enrich edo Borja Bastón.