Larunbatean, 22:05ean
Eibarrek eta Celtak bolada onari eutsi nahi diote Ipuruan
Erredakzioa
Armaginek partida bakarra galdu dute lehen bost jardunaldietan eta Vigokoek ez dute porrotik jaso oraindik. Galizirak liderra den Real Madrilekin berdinduta daude sailkapenean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eibar eta Celta nor baino nor ibiliko dira larunbat honetan, 22:05ean, Ipuruan. Bi taldeek hasiera bikaia eman diote denboraldiari eta sailkapenaren goialdean daude. Armaginek partida bakarra galdu dute orain arte eta Celtak ez du porrotik jaso. Vigoko taldeak 4-1 irabazi zion Bartzelonari asteazkenean eta liderra den Real Madrilekin puntuetara berdinduta dago.
Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzailek aldaketak egin beharko ditu deialdian eta hasierako hamaikakoan aldaketak egin beharko ditu, zazpi baja baititu. Ivan Ramis, Antonio Luna, Borja Ekiza, Manuel Castellano 'Lillo', Jaime Jimenez eta Sergio Gontán 'Keko' baja izango dira Celtaren aurka.
Ustezko hamaikakoak:
Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, David Junca; Eddy Silvestre, Dani García; Saúl Berjón, Adrian edo Arruabarrena, Tanui; eta Sergi Enrich edo Borja Baston.
Celta: Sergio; Hugo Mallo, Cabral, Fontas, Planas edo Jonny; Augusto Fernandez, Radoja; Bongonda, Tucu Hernandez, Nolito; Guidetti.
Epailea: Pedro Jesus Perez Montero.
Eguna eta ordua: Larunbata, 22.05ean.
Zelaia: Ipurua.