Itxi

0-2

Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du Las Palmasen aurka

Erredakzioa

Armaginek 0-2 irabazi diote talde kanariarrari. Azken bi partidak berdindu ostean, berriro garaipena lortu dute. Saul Berjonek sartu du lehen gola eta Borja Bastonek egin du bigarrena.

Eibarreko jokalariak Las Palmasi sartutako bigarren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek 0-2 irabazi dio Las Palmasi eta BBVA Ligako sailkapenaren goialdean kokatu da talde armagina, zazpi jardunalditan 12 puntu eskuratuta. Atletico Madrilen aurka galdu eta azken bi partidak berdindu ostean, merezitako garaipena eskuratu du Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak Kanariar Uharteetan.

Partida irekia izan da. Bi taldeek hasieratik erasora jo dute, eta abaguneak izan dituzte. Joan etorri horretan, Eibar izan da lehen aldiz jo duena. Zazpigarren minutuan Saul Berjonek 0-1ekoa sartu du armaginentzat. Berjonek ondo baliatu du Las Palmaseko defentsaren eta atezainaren arteko gaizki ulertua.

Eibarrek gola sartu ostean, Las Palmasek erasora jo du. Jontahan Vierak abagune bikaina izan du 14. minutuan, baina bere jaurtiketa gurutzatuegi, kanpora joan da. Etxekoek beste abaguine argi bat ere izan dute lehen zatian, baina Roque Mesak ezin izan du Asier Riesgo atezaina gainditu. Lehen 45 minutuak amaitu baino lehen, Borja Bastonek bigarren gola sartzeko aukera izan du, baina ez du Las Palmasen ate aurrean asmatu.

Bigarren zatiak, lehen zatiaren antzeko gidoia izan du. Partida irekia eta abaguneak bi taldeentzat. Notrgehiagokako 61. minutuan, Borja Bastonek ez du lehen zatiaren amaieran huts egin duena berriro errepikatu nahi izan eta oraingoan 0-2koa egin du. Baloia area barruan bularrez kontrolatu eta buelta erdian sare barrura bidali du errematea.

Armaginen bigarren gola jasota, Las Palmas erasokor ibili da azken minutuetan, baina Eibarrek ondo egin du defentsako lana eta ez du emaitza arriskuan ikusi. Las Palmasi gol bat legez kanpo utzi diote 88. minutuan, eta azken minutu horietan Kekok armaginen hirugarrena egiteko abagune bikaina izan du. Bi taldeetako batek ere ez du gol gehiago sartu eta amaieran, Eibarrentzat garaipena eta hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:

0. UD Las Palmas: Javi Varas; David Simon, David Garcia, Aythami, Bigas, Dani Castellano (El Zhar, 58. min); Roque (Willian Jose, 69. min), Wakaso, Culio (Valeron, min. 67); Jónathan Viera; eta Araujo.

2. SD Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, Junca; Escalante, Dani Garcia; Saul Berjon, Adrian (Eddy Silvestre, 68. min), Inui (Keko Gontan, 86. min); eta Borja Baston (Sergi Enrich, 63. min).

Golak: 0-1, 7. min: Saul Berjon. 0-2, 62. min: Borja Baston.

Epailea: Antonio Miguel Mateu Lahoz.

el Mateu Lahoz.

Albisteak (3)