Itxi

Igandean, 12:00etan

Eibarrek bere zaleen aurrean garaipena lortu nahi du

Erredakzioa

Talde armaginak Ipuruan jokatu dituen azken hiru partidetan ezin izan du garaipena eskuratu eta Rayoren aurka hiru puntuak lortzea du helburu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eibarrek ezin izan du garaipena lortu Ipuruan jokatu dituen azken hiru partidetan eta igande honetan Rayo Vallecanoren aurka hiru puntuak lortzen saiatuko da. Gainera, Deportivok bana (1-1) berdindu zuen Atletico Madrilen aurka eta seigarren postuan koka daiteke talde armagina, Rayori irabaziz gero. Vallecaseko taldeak garaipena lortu zuen Espanyolen aurka iragan jardunaldian eta indarberrituta iritsiko da Ipuruara.

Igandean, 12:00etan jokatuko den neurketarako, Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak lau baja izango ditu; Antonio Luna, Ivan Ramis, Adrian Gonzalez eta Jaime Jimenez ez dira Rayoren aurka jokatzeko prest egongo. Bestalde, Dani Garcia eta Simone Verdi zalantza dira, astean zehar min hartuta egon baitira.

Mendilibarrek bigarren taldeko (CD Vitoria) Iñigo Barrenetxea erdilaria deitu behar izan du aste honetako entrenamenduetarako. Gainera, harrobiko taldeko erdilaria 19 jokalarik osatzen duten deialdian sartu da.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, David Junca; Escalante, Dani García o Eddy Silvestre; Keko, Sergi Enrich edo Verdi, Inui; eta Borja Baston.

Rayo Vallecano: Toño; Tito, Ze Castro, Llorente, Rat; Trashorras, Raul Baena; Bebé, Jozabed, Ebert; eta Javi Guerra.

Epailea: Alvarez Izquierdo.

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 12.00etan.

ong> 12.00etan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)