Kargatzen...
Itxi

Tarbesen

Eibarrek Toulousen aurkako lagunartekoa irabazi du

eitb.eus

Sergi Enrich, Thaylor eta Arruabarrena izan dira Tarbesen jokatutako partirako golegileak, Frantzian. Pesicek egin du Toulouseren gola.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eibarrek Toulouseri irabazi dio Tarbeseko laguntarteko partida (1-3). Lehen zatian Sergi Enrichek sartu du gola, eta bigarren zatian, Thaylor Lubazandiok eta Mikel Arruabarrenak.

Sergi Enrichek lehen zatiko gol bakarra egin du, 33. minutuan. Lehenago, Toulousek abisua eman du, Trejok zutoinera bidalitako baloian.

50. minutuan, Toulousek lagunartekoa berdinu du, Pesicek buruz sartutako golari esker. Soilik 7 minutu geroago, Enrichen ordez atera den Thaylorek 1-2koa egin du, buruz.

Arriskua sortzen saiatu da Toulouse, baina Eibar ondo aritu da kontraerasoan. Mikel Arruabarrenak egin du hirugarrena 79.an. 85. minutuan, Iruretaren geldiketa bikain batek bigarrena zapuztu dio Frantziako taldeari.

HASIERAKO HAMAIKAKOAK

Toulouse: Laffont; Ninkov, Kan Biyik, Tisserand, Matheus; Trejo, Bodiger, Do Rosario, Machach; Pesic eta Regattin.

Eibar: Irureta; Lillo, Ekiza, Pantic, Luna; Dani GarcIa, Eddy Silvestre; Keko, Arruabarrena, Inui; eta Enrich.

Albisteak (3)

Bideoak (1)