Banakoa Ipuruan
Zapore mingotseko puntu bat lortu du Eibarrek Ipuruan (1-1)
Armaginak Valentzia baino hobeak izan dira baina zortea kontra izan dute. Saul Berjonek penalti bat huts egin du eta Valentziaren gola Juncak egin du, bere atean.
Eibarrek eta Valentziak bana egin dute Ipuruan jokatutako partidan. Armaginek zortea kontra izan dute, eta irabazteko merituak egin arren, puntu bakar batekin konformatu behar dizan dute.
Mendilibarren taldea jaun eta jabe izan da lehen zatian, eta gol aukera argiak izan ditu.
Lehen gola sartzear izan dira 13. minutuan, Borja Bastonek egindako erremate baten bidez, baina baloia kanpora joan da oso gutxigatik. Segundo batzuk geroago, Sergi Enrichek sekulako aukera izan du, baina Jaumek lehenengo eta zutoinak gero, gola saihestu dute. Baloiak Valentziako jokalari baten eskuan ere jo du, baina epaileak ez du ezertxo ere adierazi.
Nevillen taldeak irudi kaskarra eman du, arriskurik sortu gabe eta Eibar estutzeko gaitasun barik.
Armaginek gola merezi izan dute lehen zati honetan, eta atsedenaldiaren atarian egin dute. Sergi Enrichek egin du, Capak eskumako aldetik egindako erdiraketa errematatuta. Enrichen laugarren gola da. Eibar merezita iritsi da aurretik atsedenaldira.
Nevillen taldeak hobeti hasi du bigarren zatia berdinketa lehenbailehen nortu nahian, baina ideia askorik gabe.
62. minutuan epaileak hanka sartu du eta penaltia adierazi du Eibarren alde. Horrez gain, Orban jokalariari txartel gorria atera dio eta Valentzia 10 jokalarirekin geratu da. Saul Berjonek huts egin du penaltia jaurtitzerakoan.
Juncak, gola bere atean
Valentziaren gola zorigaiztoko jokaldi baten ondorioa iritsi da. Junca baloia aldentzen saiatu da baina baloia riesgoren ate barrura sartu du, nahi gabe.
84. minutuan, epaileak txartel gorria atera dio Ramisi, Valentziako jokalari bati falta egiteagatik, bakar-bakarrik Riesgoren atera zihoanean.
Azkenean, beraz, puntu banaketa Ipuruan.