2016ean
Eibarrek 2015ko salneurriak mantenduko ditu abonuetan
Erredakzioa | Agentziak
Klubaren egoera ekonomiko osasuntsua dela eta ez du igoerarik ezarriko urte honetan.
Eibarrek abonuen salneurriak ez ditu mugituko 2016an. Beraz, bazkideek, aurreko urtekoa jarraituko dute ordaintzen aurten.
Aurrekontuetan 10 milioiko superabita du talde gipuzkoarrak eta hori dela eta zuzendaritzak erabaki du aldaketarik ez egitea, oso albiste ona bazkideentzat.
Klubeko bazkide zaharrenek, bigarren mailan taldea lagundu eta babestu zutenek, bigarren urtez jarraian izango dute klubaren laguntza. Beraz, 2. B Mailan ordaintzen zutena ordainduko dute BBVA Ligan.