Gaur, 20:30ean
Eibarrek Las Palmasen aurkako kanporaketa bideratu nahi du Ipuruan
Agentziak | Erredakzioa
Armaginek Kopan aurrera egin nahi dute, final-laurdenetan historian lehen aldiz sartu ahal izateko.
Eibarrek abantaila hartu nahi du Ipuruan Las Palmasen aurka, Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan. Gipuzkoarrek, gainera, Ligan Sportingen eta Betisen aurka lortutako garaipenen bolada onari eutsi nahi diote.
Aurtengo denboraldian, Mendilibarren taldeak dagoeneko Las Palmasi irabazi dio (0-2) Gran Canaria estadioan, kanariarrek Paco Herrera entrenatzaile zutela. Handik gutxira, Herrera kargurik kendu zuten eta Quique Setien egungo entrenatzaileak hartu zuen haren lekua.
Armaginek historian lehen aldiz Kopako final-laurdenetarako sailkatu nahi dute.
ustezko hamaikakoak
Eibar: Xabi Iruretagoiena; Lillo, Ekiza, Pantic, Antonio Luna edo David Junca; Escalante, Eddy Silvestre; Hajrovic, Verdi, Saúl Berjon; eta Borja Baston.
UD Las Palmas: Raúl Lizoain; Nili, David Garcia, Aythami, Garrido; Roque, Culio; Momo, Valeron, Wakaso; eta Asdrúbal.
Epailea: Alfonso Javier Alvarez Izquierdo