Itxi

Igandean, 18:15ean

Eibarrek eta Espanyolek Kopako porrotak ahaztu nahi dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Norgehiagoka igandean jokatuko da Ipuruan, 18:15ean. Eddy Silvestre, Lillo eta Ekiza deialditik at geratu dira.

Saul Berjon (Eibar) eta Cañas (Espanyol). Argazkia: EFE

Eibarrek eta Espanyolek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Ipuruan, 18:15ean. Bi taldeek porrotak jaso zituzten Errege Kopan eta itzulerako partidei ekin aurretik garaipena lortu nahi dute Ligan.

Armaginak bolada onean daude Ligan Sportingi eta Betisi irabazi ostean. Gonzalo Escalantek eta Izet Hajrovicek txartel gorriak ikusi zituzten Las Palmasen aurkako Kopako partidan, baina zigorrak Kopan bete behar dituztenez, Espanyolen aurka jokatzeko aukera izango dute. Mendilibarrek Arruabarrenaren eta Jimenez atezainaren bajak ditu partida honetarako. Eddy Silvestre, Lillo eta Ekiza deialditik at geratu dira.

Espanyolen aldetik, Alvaro Gonzalez baja da, baina Paco Montañes sartu da deialdian. Galca entrenatzaileak Fuentes, Victor Sanchez eta Cañas deialditik at utzi ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo; Capa, Pantic, Ramis, Antonio Luna; Escalante, Dani García; Keko Gontan, Adrian edo Verdi, Inui; eta Borja Baston edo Sergi Enrich.

Espanyol: Pau Lopez; Javi Lopez, Raillo, Roco, Duarte; Diop, Joan Jordan; Hernan Perez, Salva Sevilla, Burgui eta Caicedo.

Epailea: Santiago Jaime Latre.

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 18:15ean.

trong>18:15ean.trong>18:15ean.trong>18:15ean.trong>18:15ean.

Albisteak (3)