Akordioa
Eibarrek urtebete luzatu dio kontratua Sergi Enrichi
eitb.eus
Jokalariak 2018 ekainera arte jantziko du armaginen kamiseta.
Sergi Enrichek eta Eibarrek jokalariaren kontratua urtebetez luzatzea adostu dute, klubak berak bere webgunean aditzera emandakoaren arabera.
Eibarrek adierazi duenez: "bi aldeak gustura daude akordioarekin, klubak jokalaria aintzat hartzen duelako. Enrich Ciutadellan, Menorcan, jaio zen duela 25 urte, eta 1.396 minutu jokatu eta 6 gol egin ditu Eibarrekin".
tu Eibarrekin".