3-1
Eibarrek porrota jaso du Atletico Madrilen aurka
Erredakzioa
Armaginek 3-1 galdu dute Calderonen. Kekok sartu du 0-1ekoa, baina bi kornerren bitartez Gimenezek eta Saulek emaitza irauli dute. Torresek sartu du Madrileko taldearen azken gola.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eibarrek porrota jaso du Atletico Madrilen aurka (3-1) Vicente Calderon zelaian. Armaginek aurrea hartu dute markagailuan, baina koltxoneroek emaitza iraultzea lortu dute estrategi jokaldien bitartez.
Lehen zatia oso parekatua eta lehiatua izan da, baina abagune gutxikoa. Bi taldeei asko kosta zaie abagune argiak sortzea. Zelai erdian borroka bizia eskaini dute bi taldeek; ondorioz, partidako lehen gol aukera ez da 18. minutura arte iritsi. Griezmannek izan du lehen gola sartzeko aukera, baina bere jaurtiketa langa gainetik kanpora Joan da. Eibarren erantzuna 21. minutuan etorri da Dos Santosek buruz egindako eta kanpora joan den errematearen ostean. Lehen zatiko sustoa 33. minutuan eraman du Eibarrek; Lillok baloia aldentzerakoan kale egin du, eta Correaren jaurtiketa langa gainetik kanpora joan da. Norgehiagoka golik gabe berdinduta iritsi da atsedenaldira (0-0).
Bigarren zatian partida guztiz aldatu da. Hasi bezain laster Eibarrek 0-1ekoa sartu du Keko Gontanen bitartez. Saulek kale egin du baloia aldentzerakoan, Keko akatsaz baliatu da, eta jaurtiketa sare barrura bidali du Oblak gainditu ostean. Pozak, ordea, ez dio asko iraun Eibarri. 54. minutuan Asier Riesgok erantzun bikaina eman dio koltxoneroen erremate on bati, baina jarraian Atleticok partida berdindu du korner baten bitartez. Kornerra lehen zutoinera joan da, eta Gimenezek sare barrura bidali du errematea (1-1).
Berdinketa lortu ostean Atletico Madril nagusi izan da, eta 63. minutuan koltxoneroek bigarren gola sartu dute beste korner baten ondorioz. Oraingoan, aldiz, Saulek egin du errematea eta 2-1ekoa ezarri du markagailuan.
Markagailua alde duela Atletico Madrilek kontrolpean izan du lehia eta aldeak handitzeko abaguneak izan ditu. Eibarrek izan duen abagune urrienetakoa 70. minutuan iritsi da, baina Dani Garcia ez da gutxigatik errematera iritsi Oblaken irteera txar baten ostean. Simeonek zuzentzen duen taldeak aldeak handitzeko aukera pila bat izan ditu Torresen bitartez, eta Fuenlabradako aurrelariak saria jaso du 92. minutuan 3-1ekoa sartuta. Azkenean, Atletico Madrilek garaipena lortu du (3-1), eta Eibar esku hutsik bueltatuko da.
Fitxa teknikoa:
3 - Atletico Madril: Oblak; Gámez, Gimenez, Saul, Lucas; Thomas (Oliver, 59. min), Gabi, Koke, Carrasco (Fernando Torres, 75. min); Correa (Vietto, m. 59) eta Griezmann.
1 - Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Lillo, David Junca; Escalante (Inui, 69. min), Dani Garcia; Keko Gontan, Adrian (Radosevic, 89. min), Jota Peleteiro; eta Sergi Enrich.
Golak: 0-1, 46. min. 1-1, 56. min: Gimenez. 2-1, 62. min: Saúl. 3-1, 90. min: Torres.
Epailea: Fernandez Borbalan.
andez Borbalan.