20:00etan
Sevilla-Eibar, partida garrantzitsua Europako postuei begira
Agentziak | Erredakzioa
Norgehiagoka Sanchez Pizjuanen jokatuko da gaur, iluntzeko 20:00etan. Andaluziarrek 41 puntu dituzte; armaginek, aldiz, 36 puntu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eibarrek Sevillaren aurka jokatuko du 20:00etan, Sanchez Pizjuanen. Armaginek Europako postuetan sartzeko lehian jarraitu nahi dute, eta Sevilla aurkari zuzena da helburu horretan. Andaluziarrek 41 puntu dituzte; Eibarrek, aldiz, 36 puntu.
Armaginek 6 baja izango dituzte Sanchez Pizjuanen. Ander Capa (zigortuta), Jota Peleteiro, Antonio Luna, Borja Ekiza, Sergio Gontán 'Keko' eta Jaime Jimenez jokalariak ez dira Sevillaren aurkako lehian izango. Ondorioz, Lillok beteko du Caparen postua eskuin hegalean eta Saul Berjonek hasieratik jokatuko du Jota Peleteiroren ordez.
Bestalde, Sevillak ere baja garrantzitsuak izango ditu; adibidez, Timothee Kolodziejczak, Grzegorz Krychowiak eta Nico Pareja jokalarienak. Emeryk, ordea, Ever Banega jokatzeko prest izango du. Sevillako entrenatzaileak aldaketak egingo ditu igandean Bartzelonaren aurka erabili zuen hamaikakoarekin alderatuz.
Ustezko hamaikakoak:
Sevilla: Sergio Rico; Mariano, Rami, Carriço, Escudero; N'Zonzi, Iborra; Reyes, Ever Banega, Krohn-Dehli; eta Gameiro.
Eibar: Eibar: Riesgo; Lillo, Dos Santos edo Pantic, Ansotegi, David Junca; Escalante, Dani García; Saul Berjon, Adrian edo Sergi Enrich, Inui; eta Borja Baston.
Epailea: Juan Martinez Munuera.
Zelaia: Ramon Sanchez Pizjuan (20:00).