Larunbatean, 22:05ean
Eibarrek bidea zuzentzen hasi nahi du Vallecasen
Agentziak | Erredakzioa
Mendilibarren taldea bolada txarrean da, emaitzak kontra eta gola egiteko arazoak ditu.
Eibarrek azken lau partidak galdu egin ditu eta azken hiruretan, gainera, ez du golik sartu. Hala ere, armaginek bolada txarra eteteko itxaropena dute Madrilen jarraian jokatuko dituzten bi partidetan: larunbatean Rayoren aurka, eta hurrengo astean Getaferen aurka.
Vallecaseko neurketari begira, Mendilibarrek sei baja dauzka. Aurreko astearekin alderatuta, Antonio Lunak eta Lillok ez dute jokatuko.
Horrez gain, Sergio Gontán 'Keko', Jota Peleteiro, Borja Ekiza eta Jaime Jimenez ere lesionatuta daude. Entrenatzaile bizkaitarrak 17 jokalari bakarrik dauzka erabiltzeko moduan, eta, ondorioz, bigarren taldeko Iñigo Barrenetxea deialdian sartu du.
Keko Gontanek lesionatuta jarraitzen du, eta bere hutsunea asko nabaritzen ari dira armaginak, Borja Bastonek batez ere. Goleatzaileak 16 gol egin ditu aurten, baina azken partidetan ez dabil batere fin.
Ustezko hamaikakoak:
Rayo Vallecano: Yoel Rodríguez; Quini, Llorente, Zé Castro, Tito; Iturra, Trashorras; Embarba, Piti, Bebé; eta Javi Guerra.
Eibar: Riesgo; Capa, Pantic, Ramis, David Juncà; Escalante, Dani García; Saúl Berjón o Radosevic, Adrián o Sergi Enrich, Inui; eta Borja Bastón.
Epailea: Álvarez Izquierdo (kataluniarrak).
Estadioa: Vallecas.
Ordua: 22.05ean.
: 22.05ean.