Porrota, Vila-realen aurka
Zazpigarren partida garaipena lortu barik (1-2)
L.E. | eitb.eus
Armaginek ondo hasi dute neurketa; ondoren, Marcelinoren taldea nagusitzen joan da. Ander Capak aurretik jarri ditu gipuzkoarrak. Adrianek eta Soldadok, baina, emaitza irauli dute.
Eibarrek Lehen Mailan jarraitzea ziurtatu barik jarraitzen du, igande honetan Vila-realekin Ipuruan 1-2 galdu ostean.
Mendilibarren taldeak ondo hasi du neurketa, jokoa kontrolatuz, lehen 20 minutuetan, batez ere. Bigarren minutuan, Borja Bastonek lehen abisua eman du, baina bere errematea kanpora joan da gutxigatik.
Armaginen nagusitasun horrek saria izan du 22. minutuan Ander Capak egindako golarekin. Juncak pasea eman dio Peleteirori, honen erdiraketa Areolak urrundu du eta aldaratzea Capari iritsi zaio baloia atean sartzeko. Bidezko emaitza, zelaian ordura arte ikusitakoaren arabera.
Gauzak 35. minutuan okertu dira. Urpekari horia lehen aldiz iritsi da arriskuarekin Riesgoren areara eta Adrianek ez du barkatu. Bana markagailuan.
Berdinketak nahastu egin ditu Eibarreko jokalariak. Marcelinoren taldeak, berriz, gora egin du, eta bigarren gola sartzen saiatu da.
Vila-real, hobeto
Atsedenaldiaren ostean, horiek aukera argia izan dute 48.ean, baina baloia ez da atean sartu. Gauzak bestela atera dira 50.ean, Soldadok bigarrena egin baitu, Eibarren area izandako jokaldi polemiko baten ondorioz. Armaginek aurrelaria jokoz kanpo zegoela eskatu dute.
Hortik amaiera arte, Marcelinoren gizonek ondo kontrolatu dute partida, eta hiru puntuek ez diete ihes egin. Vila-realek Eibarri irabazten dion lehen aldia da.
Fitxa teknikoa
1 - Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, David Juncà (Antonio Luna, 73. min); Escalante, Dani García; Keko Gontán (Saúl Berjón, 88. min), Jota Peleteiro, Inui (Sergi Enrich, 62. min); eta Borja Bastón.
2 - Vila-real: Areola; Rukabina, Eric Bailly, Víctor Ruiz, Adrián Marín; Samu Castillejo (Trigueros, 68. min), Tomás Pina, Bruno Soriano, Denis Suárez; Soldado (Leo Babtistao, 81. min) eta Adrián (Bakambu, 65. min).
Golak: 1-0. 21. min. Capa; 1-1. 34. min; Adrián; 1-2. 49. min Soldado.
9. min Soldado.