4-0
Eibarrek gol zaparrada jaso du Bernabeun
Agentziak | Erredakzioa
Armaginak Real Madrilen ahalmen goleatzailearen biktima izan dira, eta zuriek Txapeldunen Ligako porrotaren mina kendu dute gainetik.
Eibarrek ezin izan du Real Madrilen aurrean aurpegia eman, Santiago Bernabeun. Neurketa hasi eta 5 minutura, atzetik zeuden armaginak. Aurrean ordezkoz betetako Real Madril izan dute, baina Txapeldunen Ligako porrota ahazteko ez dute arazorik izan.
Hogei minutu nahiko izan dira zurien nagusitasuna argi geratzeko. Jamesek, Lucas Vazquezek eta Cristianok egin dituzte lehenengo golak, eta Jesek laugarrena sartu du atsedenaldia baino lehen.
Real Madrilek ez ditu hamaikakoan egindako aldaketak atzeman, eta laster hondoratu du Mendilibarren taldea, zelaian galduta. Armaginek atzean egindako akatsak garesti ordaindu ditu, eta bigarren zatira partida guztiz erabakita heldu da.
FITXA TEKNIKOA
Real Madril: Casilla; Carvajal (Danilo, 62. min), Pepe, Nacho, Arbeloa; Isco, Casemiro (Kovacic, 53. min), James; Lucas Vazquez, Jesé (Mayoral, 75. min) eta Cristiano.
Eibar: Riesgo; Capa, Pantic, Ramis, Luna; Escalante, Dani Garciía; Keko (Hajrovic, 72. min), Adrian (Borja Bastón, 46. min), Jota (Junca, 46. min); Enrich.
Golak: 1 - 0, 5. min, James Rodriguez. 2 - 0, 17. min, Lucas Vazquez. 3 - 0, 20. min, Cristiano Ronaldo. 4 - 0, 38. min, Jese Rodríguez.