Asteazkenean, 20:45ean
Eibarrek garaipena lortu nahi du Mestallan
Erredakzioa
Armaginek Valentziaren aurka jokatuko dute asteazken honetan, 20:45ean. Antonio Luna baja da, eta David Juncak ordezkatuko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Valentziak eta Eibarrek ia bermatuta dute datorren denboraldian BBVA Ligan jarraitzea eta zama hori gainetik kenduta, garaipena lortu nahi dute bi taldeek denboraldia ondo amaitzeko.
Armaginek garaipena lortu zuten Realaren aurkako derbian eta gogotsu ekingo diote Valentziaren aurkako norgehiagokari. Paco Ayestaranek zuzentzen duen taldeak Bartzelonari irabazi zion igandean eta euren zaleen aurrean beste partida bat irabazi nahi dute, egin duten denboraldi kaskarra pixka bat konpontzeko.
Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak Jaime Jimenez atezainaren eta Antonio Lunaren bajak izango ditu. Lunak min hartu zuen Realaren aurkako partidan eta David Juncak ordezkatuko du Mestallan. Bestalde, Josip Radosevic sendatuta dago, baina ez da Valentziarako deialdian sartu.
Ustezko hamaikakoak:
Valentzia: Diego Alves; Cancelo, Mustafi, Abdennour, Siqueira, Enzo Perez, Dani Parejo, André Gomes, Rodrigo, Santi Mina, Alcacer.
Eibar: Riesgo; Capa, Ansotegi, Ramis, David Junca; Keko Gontan, Escalante, Dani Garcia, Inui edo Jota Peleteiro; Borja Baston, Sergi Enrich.
Epailea: Javier Estrada Fernandez.
Zelaia: Mestalla.
Ordua: 20.45.
20.45.20.45.