Itxi

Larunbata, 22:05ean

Puntuen beharra duen Deportivo hartuko du Eibarrek

Agentziak | Erredakzioa

Bi taldeak Ligako lehen itzuliko ezustekoa izan ziren, baina euren errendimenduak behera egin du Ligako bigarren zatian.

Lucas Perez eta Capa, Riazorren jokatutako partidan. Foto: Efe.

Eibarrek eta Deportivok zauriak sendatu nahi dituzte larunbatean Ipuruan jokatuko duten partidan. Armaginek ia ziurtatuta dute lehen mailan jarraitzea; galiziarrek, berriz, ez.

Bi taldeek jipoia hartu zuten asteazkeneko jardunaldian. Eibarrek 4 eta 0 galdu zuen Valentziaren etxean, eta Deportivok zortzi gol jaso zituen Riazorren Bartzelonaren aurka jokatutako neurketan.

Bi taldeek ezustekoa eman zuten Ligako lehen zatian, espero baino maila hobeagoa emanez. Baina euren errendimendua nabarmen jaitsi da.

Denboraldia amaitzeko lau partida geratzen dira, 12 puntu, eta Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak bere jokalariek tentsioari eustea nahi du, aurkarien emaitzak alde batera utzita.

Hori dela eta, 45 puntura iristeko helburua jarri die lehen hamarren artean bukatzeko (orain hamaikagarren dira).

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo; Capa, Ansotegi o Dos Santos, Ramis, David Juncà; Keko edo Hajrovic, Escalante, Adrián edo Radosevic, Inui edo Jota Peleteiro; Borja Bastón eta Sergi Enrich.

Deportivo: Manu edo Pletikosa; Juanfran, Arribas, Sidnei, Navarro; Mosquera, Borges; Fede Cartabia, Cani, Fayçal Fajr; eta Lucas Pérez.

Epailea: Eduardo Prieto Iglesias (nafarra).

Estadioa: Ipurua

Ordua: 22.05ean.

 



Albisteak (3)