Itxi

1-1

Eibarrek berdindu egin Betisekin Ipuruan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ruben Castrok, 36. Minutuan, eta Sergi Enrichek, 72.ean, egin dituzte partidako bi golak.

Betisek BBVA Ligan jarraituko datorren denboraldian Eibarrekin Ipuruan bana egin ostean. Ruben Castrok aurretik jarri ditu sevillarrak, eta armaginen gola Enrichek sartu du.

Xabi Iruretagoienak, atean, eta Peleteirok hasieratik jokatu dute. Eibarrek jokoaren kontrola izan du, Betis atzean sartuta hasi duelako neurketa. Andaluziarrek Ruben Castro eta Joaquin utzi ditu aurrean, bakarrik, eta atzean lau jokalariz osatutako bi lerro jarri ditu.

Lehen gola 36. minutuan iritsi da. Joaquinek jokaldi ona egin du ezkerreko aldetik, baloia Ruben Castrori pasa dio eta honek gola egin du, gipuzkoarren defentsako zuloa aprobetxatuz.

Atsedenaldiaren ostean, armaginak berdinketaren bila atera dira. Banakoa Sergi Enrichek sartu du, Capak eskumako aldetik emandako paseari esker. Enrichen zortzigarren gola de Ligan.

 

Fitxa teknikoa:

1. Eibar: Xabi Iruretagoiena; Capa, Dos Santos, Ramis, David Juncà; Radosevic (Saúl Berjón, 61. min), Dani García; Keko Gontán, Jota Peleteiro (Sergi Enrich, 46. min), Adrián; eta Borja Bastón.

1. Betis: Adán; Alvaro Cejudo, Pezzella, N'Diaye, Montoya; Petros, Xabi Torres; Musonda (Varela, 88. min), Joaquín (Molinero, 74. min), Portillo (Wolfswinkel, 82. min); eta Rubén Castro.

Golak: 0-1. m. 36. Rubén Castro; 1-1. m. 72. Sergi Enrich.

Albisteak (3)

Bideoak (1)