Kargatzen...
Itxi

Porrota

Bidegabeko penalti batek puntu barik utzi du Eibar Riazorren

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde galiziarrak markagailua iraultzea lortu du. Ramisek egin du armaginen gola; Deportivorenak, berriz, Mosquerak eta Lucas Perezek (penatiz).

Inui eta Carles Gil. Argazkia: EiTB.

Eibarrek porrot batekin eman dio hasiera 2016-2017 denboraldiari (2-1). Armaginak galtzaile atera dira Riazorren, amaierarako lau minutura epaileak adierazitako bidegabeko penaltiaren baten ondorioz.

Mendilibarren taldea aurretik jarri da markagailuan Ramisek 54. minutuan egindako golari esker. Galiziarren berdinketan Mosquerak egin du 68.ean.

Neurketako jokaldi polemikoa 85.ean gertatu da. Lucas area barruan erori da eta epaileak Juncaren falta adierazi du. Penaltia Lucasek berak sartu du eta hiru puntuak Coruñan geratu dira.

 

Fitxa teknikoa:

2 - Deportivo: Lux; Juanfran, Albentosa, Sidnei, Navarro; Guilherme (Luisinho, 68. min), Mosquera; Carles Gil (Andone, 57. min), Fayçal Fajr, Bruno Gama (Borges, 82. min); eta Lucas Pérez.

1 - Eibar: Asier Riesgo; Capa, Gálvez, Iván Ramis, David Juncà; Dani García, Christian Rivera, Adrián González (Sergi Enrich, 79. min); Inui (Rubén Peña, 74. min), Kike García eta Bebé (Pedro León, 85. min).

Golak: 0-1, 55. min: Ramis. 1-1, 69. min: Mosquera. 2-1, 87. min: Lucas Pérez, penaltiz.

érez, penaltiz.

Albisteak (3)