Jokalari berria
Eibarrek Nano aurrelaria fitxatu du, 3,2 milioi ordainduta
Agentziak | Erredakzioa
Armaginek fitxaketa konfirmatu dute Tenerifek iragarri ostean.
Tenerife taldeak eta Eibarrek Alexander Mesa 'Nano' jokalaria salerosteko akordioa egin dute, 3,2 milioi euroren truke, Miguel Concepcion kanariarren presidenteak aditzera emandakoaren arabera.
Tenerifeko presidenteak goizean emandako prentsaurrekoan eman du akordioaren berri. Adostutakoaren arabera, Tenerifek "lehentasun eskubidea" izango du datorren denboraldian jokalaria uzteko aukerarik balego.
kerarik balego.